ZINEA2006-04-18 3:17 pm

El codigo da vinci liburua irakurri duten guztiek sekretu gehiagori buruz jakiteko gogoarekin geratzen dira. Liburuak izugarrizko arrakasta izan ondoren, pelikulak ere arrakasta berdintsua izango duen esperantzan gaude guztiok. 2006ko maiatzaren 19an estrenatuko den filma honetan aktore ezagun asko aurkituko ditugu. Horien artean Tom Hanks, Jean Reno, Andrey Tautou, Ian McKellen, Alfred Molina eta Paul Bettany. Polemika handia sortzen ari da film honen grabaketa, atal batzuk kentzeko eskatu zaie eta ezin daiteke jakin film hau nolakoa izango den bere estreinu eguna iritsi arte.

Hilketa batean hil aurretik, Jacques Saunière-k, gizarte sekretu bateko azken maisu handiak, bere biloba Sofíari mezu misteritsu bat ematen dio klabean. Saunière izeneko gizon honek, gizarte horretako beste kide batzuen moduan (Isaac Newton eta Leonardo Da Vinci) ezagutza garrantzitsu bat gorde du mende askoan Santo Grial-arekin zuzeneko erlazioa duena eta gizateriaren historia alda dezakeena.
Orain Sofíak Robert Langdon-en laguntzaz misterioa argitu nahi izango du, aztarna batetik beste bat aurkituz, mezu ezkutuak deszifratuz Leonardo Da Vinci artistaren obren artean. Baina, azkar argitu beharko dute sekretua; ez baitira sekretua argitu nahian dabiltzan bakarrak. Opus Dei izeneko organizazio katoliko bat, sekretu hau ezkutuan gordetzen ahaleginduko da; eliza katolikoaren oinarrituta dagoen egoera serioski kaltetu bailiteke.
Kode ezberdinetan oinarritutako jokoa, gezurrak, mitoak, sinboloak, errituak, susmoak, misterioak… aukituko ditugu laister ikusgai izango dugun film honetan.

ZINEA2006-03-07 8:05 pm

Astelehenean banatu ziren 2006ko Oscar sariak. Mundu-mailako zinema sari garrantzitsuenak dira, dudarik gabe. 1927. urtean sortutakoak, hala ere 1929.urtera arte ez ziren sariak banatzen hasi. Aurtengoa 78. edizioa izan da. Hasiera batean Oskar estatuatxoa brontzezkoa zen, II. Mundu Gerran, material-eza zela eta, igeltsuaz egina bazegoen ere.
Hauek izan dira sarituetako batzuk, guri garrantzitsuenak iruditu zaizkigunak, eta hauei buruz ere informazio apur bat aurkitu dugu, nahiz eta erderaz izan:

- Film hoberena: Crash
- Zuzendari hoberena: Ang Lee (Brokeback Mountain)
- Gizonezko aktore nagusi hoberena: Philip S. Hoffman (Truman Capote)
- Emakumezko aktore nagusi hoberena: Reese Witherspoon (En la cuerda floja)
- Gizonezko bigarren aktore hoberena: George Clooney (Syriana)
- Emakumezko bigarren aktore hoberena: Rachel Weisz (El jardinero fiel)
- Jatorrizko gidoi hoberena: Paul Haggis (Crash)
- Moldaketa hoberena: MacMurtry / Ossana (Brokeback Mountain)
- Jatorrizko musika hoberena: Brokeback Mountain

ZINEA2006-01-30 11:34 am

Lehen filmaren arrakastaren ondoren “La maldición de la perla negra” uztailaren 7an izango dugu ikusgai filma honen bigarren atala “El cofre del hombre muerto”. Protagonista nagusiak berberak izango dira Johnny Depp, Orlando Bloom, Keira Knightley eta Geoffrey Rush besteak beste. Pelikula honen nondik norakoak jakiteko trailerra ikusi besterik ez duzue.

<<(-)>>