LITERATURA2006-02-09 2:43 pm

Larunbatean banatu dira Beasaingo XVI. lehiaketako sariak. Hasteko, gure Sorgintxo zoriondu behar dugu, hitz lauz zein olerkian aipamen sariak lortu baititu. 162 lan ziren guztira eta horien artean 41 izan ziren sarituak. Aipatu beharra daukagu Jakintza ikastolako ikasleek beren maila erakutsi ahal izan dutela eta asko sarituak izan direla. Xabier Arañaren lana da aipagarriena, hitz lauz zein olerkian 1. sariak lortu baititu. Horrez gain, Esther Eskisabel, Eñaut Agirre eta Garazi Otegi zoriontzen ditugu hemendik eta datorren urterako jende guztia lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatzen dugu. Jakintza ikastolan sarituan izan diren lanak irakurri ditzakezue hemen. Horrez gain, jakinarazten dizuegu, larunbat honetan Segura irratian izango dituzuela entzungai Jakintza ikastolako saridunak eta galdera batzuei erantzun ondoren beraien lanen pasarteren bat ere irakurriko dute, beraz badakizue nahi duenak entzun dezala 10etatik 11etara izango den saioan.


LITERATURA2005-11-09 6:22 pm

Harry Potter y el misterio del príncipe, gaztelaniaz 2006ko otsaiaren 23tik aurrera eskuratu ahal izango duzue, Salamandra argitaletxeak jakinarazi duenez. Euskarazko bertxioa ez dakigu noiz kaleratuko duten oraindik. Bertan abentura ugari izango direla ziurtaturik dago, 607 orriz osaturik egongo da. Magiazko bigarren gerra bat hasiko da. Honek ez du sorginen munduan soilik eragina izango, Muggleen (pertsona normalen) munduan ere, izango du eragina. Zati barregarri bat dagoela ere badakigu istorioaren hasiera aldean, guztiz iluna den liburu batean. Harryk azkenik Dumbledorengan konfidantza lortzen du eta gauzak hasiera batean ongi joango dira, baina Voldemort agertzen denean dena okertzen hasiko da. Liburuaren berri gehiago jakin nahi baduzue bisita ezazute www.fantasymundo.com/articulo.php?articulo=150. Guk esan dezakegun gauza bakarra zera da, oso liburu ona izango dela eta amaiera arte jakin-minez edukiko gaituela.

LITERATURA2005-11-01 4:15 pm

Azken hamasei urte hauetan bezala, aurten ere Beasaingo idazlehiaketa abian da. Dakizuen bezala, gaia askea izanen da eta A mailakoen artean poesia lehiaketa ere ospatzen da.
Lehiaketan bost maila bereizten dira, ondorengoak dira eta baldintza horiek bete behar dituzte:

-A mailakoak 1988-1989an jaioak dira. Hauen ipuinak bost orri gutxienez eta sei gehienez izan ditzake. Olerkiak, aldiz, 60 lerro izan beharko ditu. Ez bertsoek, ez itzulpenek ez dute balio.
- B mailakoak 1990-1991an jaioak dira. Hauen gutxienekoa lau orrira murrizten da eta bost orri baina gehiago ezin ditzake izan idazlanak.
- D mailakoak 1992-1993an jaioak dira. Hiru orri gutxienez eta lau gehienez izan behar ditu ipuinak.
- E mailakoak 1994-1995an jaioak dira. Bi orri gutxienez izan behar ditu eta hiru gehienez.
- F mailakoak 1996-1997an jaioak dira eta hauen gutxienekoa orri batetara murriztuta geratzen da eta gehienez bi orri izan ditzake.

Aurkezteko Beasaingo, Ordiziako edo Lazkaoko ikastetxeetan ikasten dabiltzan ikasleak izan behar dute, edota Beasainen erroldaturik baina beste nonbaiten ikasten hari den ikasleren bat.

Epea abenduaren bederatzia da eta idazlana Beasaingo Udaletxeko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar da.

Aurkezterako orduan kontuan izan behar da:
Idazlan bakoitzarekin batera, gutunazal itxia aurkeztuko beharko dela. Horren kanpoko aldean, idazlanaren izenburua, izengoitia eta ikastetxearen izena adierazi behar dira eta barruan berriz ondorengo datuok:
- Egilearen izena eta bi abizenak, ikasketa-maila, helbidea eta telefono-zenbakia.
- Idazlanaren izenburua eta izengoitia eta ikastetxearen izena.

Sari bikainak daude jokoan, badakizue Goierriko ikasle zaretenok anima zaitezte idaztera, pena merezi du eta saiatzeak.

<<(-)>>