GAUR EGUNGO GAIAK2006-05-08 10:13 am

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 15 eguneko zaintza kanpaina hasi dute Ertzaintzak eta udaltzainek jendeak trafiko arauak errespeta ditzan. Kasua larria ez denetan arau-hauslea ohartaraziko dute isunik jarri gabe, baina, kontuan hartu behar da jarri ditzaketela.

Semaforoa gorri dagoela edo debekatuta dagoen toki batetik kalea zeharkatzen duten oinezkoak poliziek salatu egingo dituzte 90 euroko isuna jarriz.

Gidariei dagokienez, semaforoa gorrian pasatzen duenak edo seinalatutako igarobide batean oinezkoaren lehentasuna errespetatzen ez duenak 150 euroko isuna jaso ahal izango du.


Beraz, orain arte behar bezela errespetatu ez diren arau hauek, hemendik aurrera hobeto bete behar ditugu guztiok.

GAUR EGUNGO GAIAK2006-03-03 2:37 pm

Izugarri kosta ondoren lortu dute Zegamako gazteek beraien Gaztetxea. Jende ugari ari da aspaldidanik lanean martxoaren 10erako, ostirala, guztia prest izateko, egun honetan irekitzen baitituzte ateak. Inaugurazioarekin batera bertso afaria antolatu dute joan nahi duen guztiarentzat eta larunbatean kontzertuak izango dira. Horrez gain, aste guztian zehar ekitaldi ugari izango dira. Honi guztiari buruz informazio gehiago lortzen saiatuko gara eta bertako argazki batzuk jundaetorri orrian izango dituzue ikusgai, goierri inguruko jaien berri ematen diguten blog honetan, jaiak igaro ondoren noski! Beraz badakizue, hurbildu guztiok Zegamako Gaztetxearen inaugurazio jaira!!

GAUR EGUNGO GAIAK2005-12-29 8:51 pm

Artikulu bat idazteko informazio bila genbiltzala, www.elcodigodavinci.com web orriarekin egin genuen topo. Bertan galdera nahiko zailak baina interesgarriak aurkitu genituen eta erantzunaren bila burua apurtzen haritu ondoren, gure irakasleak beste joko baten berri eman zigun. Joko hau ere interneten aurki dezakezue eta Proyecto 8 deitzen da. Bertan dioenez jokoaren amaierara heltzen denak saria izango du. Anima zaitezte eta hartu parte, hemen duzue helbidea: www.projecte8.com/proyecto8/contenido_es.htm

GAUR EGUNGO GAIAK2005-11-29 11:35 am

Durangoko azokak berrogei urte betetzen ditu aurten. Lehen aldiz, Bainonan egin dute aurkezpena. Abenduaren zazpitik, hamaikara izango da azoka. Egitarauaz eta historiaz zerbait jakin nahi baduzue klikatu ezazue hemen. www.durangokoazoka.com eta badakizue, anima zaitezte euskal literatura eta musikaren jai honetan parte hartzen.

GAUR EGUNGO GAIAK2005-11-12 12:09 am

Gabonak inguratzen hari direla esan dezakegu. Nahiz eta, askok oraindik urruti sumatu edo sentitu, funtsean hilabete bat baino ez da geratzen. Eta nola ez, telebista jartzen baduzue, jostailu,turroi… iragarkiak ikusiko dituzu. Esan beharra dago, geroz eta azkarrago asten direla iragarki mota honekin. Horrela jarraitzen badugu, hemendik urte gutxiren buruan, urte osoan zehar ikusi ahal izango ditugu. Noren onerako ordea? Iragarki horiek guztiak, kontsumo berezi batetara bultzatzen gaituzte. Gabonak direla eta dirua nahi gabe edo inkontzienteki, baina beste urteko edozein garaitan baino gehiago gastatzen dugu. Baina denoi gustatzen zaizkigu goxo horiek guztiak eta horrez gain denok dugu ohitura opariren bat etxekoei erostea. Horretaz baliatzen dira, turroiak, bonboiak,jostailuak… egiten dituzten etxeak eta nola ez supermerkatuak. Horrekin jarraituz (supermerkatuekin) esan behar da “kanpaina” mota honen bultzatzaile nagusienetarikoak direla. Ez da telebistara murrizten, ezta gutxiagorik ere. Dendak eta batez ere supermerkatuak, jada jostailuz eta goxoz beterik ditugu eta hiriburu handiren bateko supermerkatu handienetan, argiak eta bestelako adornuak jartzen hasiak direla ere badakigu. Ez pentsa gainera turroien eta jostailuen kontu hau, orain dela bizpahiru egunen kontua denik, azaroaren hasierarako dena jarrita zegoen.

Honekin zer adierazi nahi digute gabonak, kontsumoaren sinonimotzat hartu behar ditugula? Zer erakusten da guzti honekin, geroz eta gehiago kontsumitu, gauza gehiago edukiz zoriontsuago zarela?

Ez litzateke harritzekoa izango haurrak dagoeneko Olentzerori idazten hasita egotea, eta nola ez, gabon egunean geroz eta jostailu gehiago izan orduan eta gusturago egongo da haurra eta hori da azken finean nahi duguna. Baina orain haur delako nahi duen guztia izatera ohitzen badiozu, nola erakusten diozu haztean, bizitza honetan batek ezin duela nahi duen guztia eskuratu?Gabonen kontu honekin amaitzeko esan beharra dago, gabonak bukatzean guztiontzat ezaguna den urtarrileko aldapa etortzen dela , baina benetan ematen al diogu garrantzirik? Nik ezetz esango nuke, kontsumoak begiak ixten dizkigu, eta azken finean materiala soilik baloratzera iristen gara. Nahiz eta oso tristea iruditu, gaur egungo gure gizartea horretara murrizten da. Diruak agintzen duen eta sentimendurik ez dagoen gizarte batean. Hobe genuke guztiok, gutxiago kontsumitu eta daukagun hori baloratzen ikasiko bagenu.

GAUR EGUNGO GAIAK2005-10-11 10:27 am

Kaixo! Gu Felixuka eta Sorgintxo gara eta gure eta, espero dugu hemendik aurrera, zuen txokoa izango den bolg honetan musikari buruz, literatutari buruz, zineari buruz eta gaur egun beste zenbait gaietaz mintzatuko gara. Horretarako zuen laguntza guztiz baliagarria izango zaigu, gu ez baitkara oso jaioak blog-ekin. Zerbaiti buruz informazia nahi baduzu eskatu lasai, guk ahal badugu aurkitu eta publikatuko dugu. Bestalde zuen iritziak eskertuko genituzke edo zerbaiti buruz informazioa eskeiniko bazenute ere bai. Alde batetik gure blog hau biziagotuko lukeelako eta bestetik gure nota hobetuko duelako. Esker mila guztioi!!!!AGUR ETA LASTER ARTE!!!!!

<<(-)>>