Astelehenean banatu ziren 2006ko Oscar sariak. Mundu-mailako zinema sari garrantzitsuenak dira, dudarik gabe. 1927. urtean sortutakoak, hala ere 1929.urtera arte ez ziren sariak banatzen hasi. Aurtengoa 78. edizioa izan da. Hasiera batean Oskar estatuatxoa brontzezkoa zen, II. Mundu Gerran, material-eza zela eta, igeltsuaz egina bazegoen ere.
Hauek izan dira sarituetako batzuk, guri garrantzitsuenak iruditu zaizkigunak, eta hauei buruz ere informazio apur bat aurkitu dugu, nahiz eta erderaz izan:
- Film hoberena: Crash 

- Zuzendari hoberena: Ang Lee (Brokeback Mountain)
- Gizonezko aktore nagusi hoberena: Philip S. Hoffman (Truman Capote)
- Emakumezko aktore nagusi hoberena: Reese Witherspoon (En la cuerda floja)
- Gizonezko bigarren aktore hoberena: George Clooney (Syriana)
- Emakumezko bigarren aktore hoberena: Rachel Weisz (El jardinero fiel)
- Jatorrizko gidoi hoberena: Paul Haggis (Crash)
- Moldaketa hoberena: MacMurtry / Ossana (Brokeback Mountain)
- Jatorrizko musika hoberena: Brokeback Mountain
