Izugarri kosta ondoren lortu dute Zegamako gazteek beraien Gaztetxea. Jende ugari ari da aspaldidanik lanean martxoaren 10erako, ostirala, guztia prest izateko, egun honetan irekitzen baitituzte ateak. Inaugurazioarekin batera bertso afaria antolatu dute joan nahi duen guztiarentzat eta larunbatean kontzertuak izango dira. Horrez gain, aste guztian zehar ekitaldi ugari izango dira. Honi guztiari buruz informazio gehiago lortzen saiatuko gara eta bertako argazki batzuk jundaetorri orrian izango dituzue ikusgai, goierri inguruko jaien berri ematen diguten blog honetan, jaiak igaro ondoren noski! Beraz badakizue, hurbildu guztiok Zegamako Gaztetxearen inaugurazio jaira!!