MUSIKA2006-03-14 7:55 pm


Martxoaren 17, 18 eta 19 egunetan ospatuko da Sagarrondotik jai ezaguna, aurtegoa 4. edizioa da. Sagardoaren munduko eragile gehienak elkartzea du helburu nagusia eta honekin batera herritar ororentzat eskeintza koloretsu eta jai girokoak antolatzea, euskal espresio mota guztiak sustatuz, antzerkia, bertsoa, herri kirolak, olerkia….eta bide horretan kokatzen da, elkarteak egiten dituen lanen artetik distiratsuena: SAGARRONDOTIK jaialdia.

Jakina denez musika ugari izaten da jaialdi honetan eta aurtengoa ere ez da gutxiago izango.
Martxoaren 17an THC, Sorkun, Chambao, Loquillo y trogloditas eta Pal Keli taldeak izango ditugu entzungai.
Hurrengo egunean, martxoak 18, Morodo & Ranking Soldiers, Berri txarrak, Celtas Cortos, Hamlet eta Betagarri talde ezagunak.

Hala ere, hasieran aipatu dugun bezela guztia ez da musikaren esparruan mugatzen. Esaterako, herri kirolak egiten dituzte, bertan lau herrik parte hartzen dute eta horrek lehia estua ziurtatzen du. Iaz, Urnietan, 1000 bat lagun elkartu ziren frontoian ikuskizunaz gozatzeko eta aurten ere arrakasta handia lortuko duela uste dute entolatzaileek.

Honi Sagardo festa erantsi behar diogu. Martxoaren 19an sagardoaren erresuma bilakatuko da Hernani, artisau azoka eta kale animazioak animaturik.

Dagoeneko salgai daude bonoak, beraien prezioa ondorengo delarik:

Aldez aurretik erosita: 21 €
Bertan erosita: 24 €
Bonoa: 36 €

Beraz, badakizue anima zaitezte jai erraldoi honetara!!!

ZINEA2006-03-07 8:05 pm

Astelehenean banatu ziren 2006ko Oscar sariak. Mundu-mailako zinema sari garrantzitsuenak dira, dudarik gabe. 1927. urtean sortutakoak, hala ere 1929.urtera arte ez ziren sariak banatzen hasi. Aurtengoa 78. edizioa izan da. Hasiera batean Oskar estatuatxoa brontzezkoa zen, II. Mundu Gerran, material-eza zela eta, igeltsuaz egina bazegoen ere.
Hauek izan dira sarituetako batzuk, guri garrantzitsuenak iruditu zaizkigunak, eta hauei buruz ere informazio apur bat aurkitu dugu, nahiz eta erderaz izan:

- Film hoberena: Crash
- Zuzendari hoberena: Ang Lee (Brokeback Mountain)
- Gizonezko aktore nagusi hoberena: Philip S. Hoffman (Truman Capote)
- Emakumezko aktore nagusi hoberena: Reese Witherspoon (En la cuerda floja)
- Gizonezko bigarren aktore hoberena: George Clooney (Syriana)
- Emakumezko bigarren aktore hoberena: Rachel Weisz (El jardinero fiel)
- Jatorrizko gidoi hoberena: Paul Haggis (Crash)
- Moldaketa hoberena: MacMurtry / Ossana (Brokeback Mountain)
- Jatorrizko musika hoberena: Brokeback Mountain

GAUR EGUNGO GAIAK2006-03-03 2:37 pm

Izugarri kosta ondoren lortu dute Zegamako gazteek beraien Gaztetxea. Jende ugari ari da aspaldidanik lanean martxoaren 10erako, ostirala, guztia prest izateko, egun honetan irekitzen baitituzte ateak. Inaugurazioarekin batera bertso afaria antolatu dute joan nahi duen guztiarentzat eta larunbatean kontzertuak izango dira. Horrez gain, aste guztian zehar ekitaldi ugari izango dira. Honi guztiari buruz informazio gehiago lortzen saiatuko gara eta bertako argazki batzuk jundaetorri orrian izango dituzue ikusgai, goierri inguruko jaien berri ematen diguten blog honetan, jaiak igaro ondoren noski! Beraz badakizue, hurbildu guztiok Zegamako Gaztetxearen inaugurazio jaira!!

<<(-)>>