Gure irakasle den Anariri elkarrizketa egin genion joan den abenduaren erdialdean. Irratian egin genion elkarrizketa eta arazotxo batzuk izan ditugu gure blog-era igotzeko garaian, baina berandu bada ere lortu dugu. Ezer baino lehen zera aipatu nahi dugu bere lehen kontzertuan jende ugari bildu zela, sarrera guztiak saltzeaz gain jendea kanpoan ere geratu zen, beraz, ZORIONAK ANARI!!! Bestalde, hemen klikatuz gero kontzertuaren eta Anariren inguruan artikulu bat irakurtzea izango duzue. Besterik gabe, ea gustoko duzuen irratsaioa.

Elkarrizketa paregabea zalantzarik gabe gure irakasle den Anariri egin diozuena bai horixe!!! Ez al zaiztuztete oraindik euskadi gaztetik deitu?? Arrazoi duzue euskadi gaztea txiki geratzen zaizue zuek bezalako bi irrati esatari handientzat. Ez duzue nolanahiko hitz jario makala eta bat-batean eginiko elkarrizketa zela esan zenidatenean are gehiago txunditu nintzen. Beno, asko asko balio duzuela esateko ez nuen horrenbertze idatzi beharrik ezta?? Beno ba hurrengoan ea irratia piztean zuei entzuterik dudan. Agur
Comment by Alaitz — 2006-02-16 @ 6:25 pm