El codigo da vinci liburua irakurri duten guztiek sekretu gehiagori buruz jakiteko gogoarekin geratzen dira. Liburuak izugarrizko arrakasta izan ondoren, pelikulak ere arrakasta berdintsua izango duen esperantzan gaude guztiok. 2006ko maiatzaren 19an estrenatuko den filma honetan aktore ezagun asko aurkituko ditugu. Horien artean Tom Hanks, Jean Reno, Andrey Tautou, Ian McKellen, Alfred Molina eta Paul Bettany. Polemika handia sortzen ari da film honen grabaketa, atal batzuk kentzeko eskatu zaie eta ezin daiteke jakin film hau nolakoa izango den bere estreinu eguna iritsi arte.
Hilketa batean hil aurretik, Jacques Saunière-k, gizarte sekretu bateko azken maisu handiak, bere biloba Sofíari mezu misteritsu bat ematen dio klabean. Saunière izeneko gizon honek, gizarte horretako beste kide batzuen moduan (Isaac Newton eta Leonardo Da Vinci) ezagutza garrantzitsu bat gorde du mende askoan Santo Grial-arekin zuzeneko erlazioa duena eta gizateriaren historia alda dezakeena.
Orain Sofíak Robert Langdon-en laguntzaz misterioa argitu nahi izango du, aztarna batetik beste bat aurkituz, mezu ezkutuak deszifratuz Leonardo Da Vinci artistaren obren artean. Baina, azkar argitu beharko dute sekretua; ez baitira sekretua argitu nahian dabiltzan bakarrak. Opus Dei izeneko organizazio katoliko bat, sekretu hau ezkutuan gordetzen ahaleginduko da; eliza katolikoaren oinarrituta dagoen egoera serioski kaltetu bailiteke.
Kode ezberdinetan oinarritutako jokoa, gezurrak, mitoak, sinboloak, errituak, susmoak, misterioak… aukituko ditugu laister ikusgai izango dugun film honetan.